Sendanatura natura esperientzia
Ezagutu Sendaviva beste modu batean.
Bardeetako ingurunean sortu da Sendanatura, ekoturismo esperientzia bat, Sendavivako natura-bideetan barrena ibiltzera gonbidatzen zaituena parkea itxita dagoen egunetan, animaliak eta natura beren egoerarik autentikoenean agertzen direnean.
Proposatutako ibilbide desberdinetan zehar paseo lasai eta libre batez gozatu ahal izango duzu, fauna behatuz eta parkeko bertako landaredia ezagutuz.
Esperientzia desberdin eta lasaia, naturarekin erabateko loturan!
Irudia