Bisoi europarraren kontserbazioa
Bisoi europarra Europako ugaztunik mehatxatuenetako bat da. Sendavivak aktiboki parte hartzen du haren kontserbazioan. Alde batetik, adin aurreratua dela eta ugalketa-programatik ateratzen diren aleak hartzen ditu; bestetik, “askapen aurreko instalazioak” izeneko bi gune kudeatzen ditu, naturalizatuak eta publikoarengandik isolatuak. Bertan, berriro naturan askatzeko diren bisoiek ehizan eta arrantzan ikasten dute hilabete batez edo bitan, askatasunean bizirik irauteko aukerak handitzeko.
Bear ID proiektua
Sendavivak Bear ID proiektuan parte hartu du. Ekimen honek adimen artifiziala erabiltzen du natura-ingurunean dauden hartzak identifikatzen laguntzeko, fototranpa bidez lortutako irudietatik abiatuta.
Hartzak animalia iheskorrak dira, eta zaila da haiek aztertzea metodo inbaditzailerik erabili gabe. Horregatik, teknologia honek ikertzaileei adina, sexua eta ale jakinak zehaztasun handiagoz bereizteko aukera emango die. Zoologiko gisa dugun zeregina funtsezkoa da: gure Siriako hartz arreen argazki ugari ematen ditugu —adina, tamaina eta argiztapen-baldintzak ezagunak dituztenak—, AA tresna entrenatzeko eta fidagarriago bihurtzeko.