Gozatu egun osoko dibertsioaz zure ikaskide guztiekin.
Maiatzean eta ekainean, parkea ikastetxeentzat soilik irekitzen da 10:00etatik 17:00etara, hezkuntza- eta aisialdi-eskaintza zabalarekin. Ikasleek beren adinerako egokitutako atrakzio ugariz gozatu ahal izango dute (Tirolina Handia ez da erabilgarri egongo), baita «Munduko hegazti harrapariak: ehiza-teknikak» erakustaldiaz ere.
Sendavivak hainbat ibilbide ditu parkeko espezieen aniztasuna behatzeko, eta guztiak mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta daude.
Autobusak aparkalekuan utziko dira, eta sarrera txarteldegien gunetik egingo da. Haur Hezkuntzako ikasleak eta behar bereziak dituzten ikasleak, berriz, Administrazio eta Hornitzaileen sarreratik sartuko dira. Parkeak osasun-zerbitzua du.
Kontsultatu egutegia eta aukeratu komeni zaizun data.
Deskargatu eskola-eskaintzaren dosierra.
Non jan
Ekarri zure janaria: ikastetxeei eta aurrez hitzartutako taldeei eskainitako
egunetan bakarrik dago baimenduta janaria parkera eramatea.
Zerbait jan edo edateko: bisitaren egunean irekita egongo diren jatetxe
eta ostalaritza-guneen berri emango zaizue, zerbait hartu nahi izanez gero.
Erreserbatu otordua parkean: parkeak hainbat menu eskaintzen ditu,
aldez aurretik erreserbatuta.
Ogia bete + fruta ale bat + jogurta + ura: 9 €
Ogia bete + urdaiazpiko eta gaztadun sandwicha + 2 fruta ale edo jogurta + ura: 11 €
Entsalada edo pasta + solomoa patatekin edo urdaiazpiko eta gazta ogitartekoa + fruta + ura + ogia: 12,50 €
Ostatua
Urrutitik datozen ikastetxeentzat edo, besterik gabe, parkean bi eguneko
dibertsioaz gozatu nahi dutenentzat. Ostatu-gaua, gosaria eta parkeko
eskola-bisita barne hartzen ditu. 41 eurotik aurrera. Kontsultatu aukerak
948 088 100 telefonoan edo reservas@sendaviva.com
Eskola-zikloa: haur hezkuntza eta lehen hezkuntza.
Ipuin baten bidez, Pikok eta Palmirak munduko hainbat lekutako lagunak aurkezten dizkigute; haien bizilekua, zer jaten duten, zertaz elikatzen diren eta egunero aurre egin behar dieten arriskuak ezagutuko ditugu.
Eskola-zikloa: lehen hezkuntza (1. zikloa, 2. zikloa eta 3. zikloa).
Landareak planetaren funtsezko parte dira, eta, gainera, usainak ematen dizkigute, gure jakiak zaporeztatzen dituzte eta zenbait gaixotasun sendatzen lagun dezakete. Tailer honetan bitxikeria hauek eta haien garrantzia ezagutuko ditugu.
Eskola-zikloa: lehen hezkuntza (1. zikloa, 2. zikloa eta 3. zikloa).
Arrasto eta material biologikoaren hondakin desberdinak (lumak, arrautzak, ilea, aztarnak, etab.) identifikatzen eta aztertzen ikasiko dugu, misterio bat argitzen lagun diezaguten.